Surroundings

Ingurua

  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch

Geologia: Zumaia munduan ezaguna da Euskal Kostaldeko Geoparkean dagoelako. 13 kilometroko tartean, amildegietako haitz geruzak Flysch izena duen formazio ikusgarri batean ageri dira; entziklopedia handi bat balira bezala, Lurraren historiako 60 milioi urte baino gehiago erakusten dizkigute. Geologoek edo bisitariek aukera dute haitz horietan oinez ibiltzeko edo baita itsasontziz ibilaldi bat egiteko ere, denboran bidaiatu eta, esate baterako,geruza beltz bat aurkitzeko, gutxi gorabehera duela 65 milioi urte dinosauroak desagertzea eragin zuen asteroide handi baten inpaktuaren aztarnak dauzkana.

Kirolak: herrian bertan eta inguruetan era askotako kirolak egin daitezke, esate baterako oinezko ibilaldiak, surfa, bodyboarda, piraguismoa, arraun surfa...

Donejakue Bidea: Kostaldeko bidea Gipuzkoako kostaldetik igarotzen da, Bizkaira sartu aurretik, eta Konpostelarako erromesbide zaharrenetarikoa da, beste bide ezagun batzuk baino lehenagokoa. Bide honetan Euskadi marinela eta nekazaria bizi dira elkarrekin, baita hirikoa eta herrikoa ere. Gipuzkoako lurrak igarotzen ditu lehen zatian.

Gastronomia: Zumaian pintxo aukera zabala dago, arrainak eta haragia ere bai, inguruko mahastietan egindako txakolinarekin laguntzeko moduan.

Zinema eta telebista: Zumaiako paisaia ederrak era askotako dokumental, iragarki, telesail eta filmetan agertu dira. Azpimarratzekoak dira Game of Trhones etaOcho apellidos vascos.

Ingurukoak:ondoan ere badago zer ikusia, ordea, Zumaiatik oso hurbil daudelako herri ospetsuak; adibidez, Getaria (Balenciaga museoa), Zarautz (euskal surfaren hiriburua), Zestoa (Ekain leize-zuloa), Azpeitia (Loiolako basilika), etab. Azpimarratzeko da Donostia, gastronomia mailan munduan ezaguna, pintxoaren sorlekua eta kultura aldetik bizitasun handikoa: Zinemaldia, Jazzaldia, Musika Hamabostaldia... eta ezin ahaztu lehen mailako eskaintza turistikoak dituela: 3 hondartza. Igeldo mendia, Urgull, parte zaharra, Kursaal kongresu jauregia...

DISTANTZIAK:

  • GETARIA: 15 mins.
  • ZARAUTZ: 20 mins.
  • DONOSTIA / SAN SEBASTIAN: 30 mins
  • DEBA: 22 mins.
  • MUTRIKU: 30 mins.
  • BILBAO: 1 h.