Flysch hotela
Flysch hotela eraiki berria da (2017) eta bereziki diseinatuta dago bisitariaren esperientzia atsedenean eta erosotasunean oinarritzeko. Zumaiako erdigunean gaude, Flysch famatuaren gainean, San Telmo ermitatik metro gutxi batzuetara, itsaslabar ikusgarrien ondoan, eta oso hurbil dago Itzurun hondartza ere, Europako ederrenetako bat.
Hotelak kafetegia ere badu, bezeroentzako terraza zabal batekin, eta aparkaleku pribatua ere bai. 18 gela eder dauzkagu zuei eskaintzeko. Arkitektoa Ramon Uribe (urkain.com) izan da, aparejadorea Joseba Azpitarte (Azpitarte Arkitektura Estudioa) eta dekoratzailea Argi Aguirrezabalaga (Maximus Pencil). Denen artean lortu dute eraikinaren kanpoaldea arkitektura eder batekin hornitu eta inguruarekin bat egitea; barrualdean, berriz, harrigarria da sormenez betetako diseinua, eta bisitaria ongi sentitzea eragiten du. Gainera, Anton Eguiguren artistak gela bakoitzari izaera propioa eman dio bere lanekin, eta hoteleko txoko bakoitza berezi bihurtu du. Xehetasun guztiak zaintzen ditugu, gure apopiloak etxean daude bitartean familia tratua jaso eta esperientzia paregabea bizi dezaten.