Rooms

Gelak

18 gela zabal dauzkagu zuei eskaintzeko, hotelaren 3 solairuetan banatuta. Dekorazio zaindua eta familia giro lasaia atseden hartuz gozatzeko.

Gela guztiek dute terraza handi bana, bista ederrekin, aire girotua, plasma TB, logelako edaritegia eta kutxa gotorra.
Zumaian eta bereziki inguruan aparkatzea ez da erraza, baina hotelean ez dago arazorik, ordainpeko aparkalekua dagoelako.

  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch

Gela bikoitzak

Gela hauek 16-19 m2 bitartekoak dira, sabai altukoak eta bainugela pribatudunak. Gelak beheko solairuan daude, baina terrazak 3 solairuko altuera du kalearekiko. Gela horietako bat erabat egokituta dago ezinduentzat. Plasma TB dute, bainugelako produktuak, idazmahaia aulkiarekin eta dekorazio zaindua. Aukera badago gela pertsona bakarrak erabiltzeko ere.

Gela handiak

Gure gela handiek 25 m2-ko azalera dute. Plasma TB dute, bainugelako produktuak, idazmahaia eta dekorazio zaindua. Ohea bikoitza dute eta terraza oso zabala, intimitate handikoa.

Ohe bikoitzaz gain, gela hauetako batzuek 1,35 zabaleko ohe-sofa bat dute, gelan beste heldu bat edo bi haur jasotzeko aukera ematen duena.

  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch

Deluxe gelak

Deluxe gelak dira handienak, 33 m2-ko azalera dute. Bi ohe edo ohe bikoitza aukeran, eta 1,35 zabaleko ohe-sofa bat ere badute, gelan beste heldu bat edo bi haur jasotzeko aukera ematen duena. Bista ederreko terrazak dituzte guztiek.

Estudioak

Estudioek 30 m2-ko azalera dute eta sukalde integratua, bainugela pribatua eta terraza. Aukera ezin hobea da egonaldi askeagoaz gozatzeko, baina aldi berean gure hotelari lotutako abantailei eta zerbitzuei uko egin gabe.

  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch
  • Hotel Flysch

Apartamentua

16m2-ko terraza izugarri bat duen 70m2-ko Duplex apartamentua. Beheko solairuak ohe bikoitzdun logela, egongela, 2 bainugela eta guztiz ekipatutako sukalde bat du. Goiko solairura eskaileretatik igotzen da eta 90cm-ko ohea duten 2 bakarkako logela ditu.